miércoles, 14 de septiembre de 2016

HASIERAKO HAUSNARKETA

Lehen momentuan nahiko zaila izango zela  pentsatu dut gaia abstraktutzat hartu dudalako. Hala ere, honi buruz sakonago pentsatzerakoan lasaitu naiz interesgarria iruditu zaidalako.
 Gainera, erabilgarria izan daitekeela uste dut, edozerren prozesua ulertzea bere helburua errazten du eta. Bestalde, taldekideekin batera hausnartzean hainbat gauza etorri zizkigu burura eta horrek motibatu nau.

Dena den, prozesu hori irudikatzerako garaian zailtasunak izango ditut, momenturarte asko kostatu zaidalako estrategia batera iristea. Hori dela eta, nire erronka lana sormenez burutzea izango da.Gainera, beste galderak sortzen zaizkit: nire ideiak gauzatzeko gai izango al naiz? nahi dudan bezala geratuko al da? 

Amaitzeko, lana behin burututa, zerbait ikastearen prozesua askoz gehiago behatzen ikasiko dudala uste dut, hau da, nola eta zergatik interesatzen zaizkidan gauzak eta nola iristen naizen horien asimilazioara. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario