lunes, 28 de noviembre de 2016

IRUDIAK ETA SOINUA: tutoriala

Klase talde bakoitzari funtzio bat duten aplikazioak lantzea egokitu zaigu. Gure kasuan irudiak eta soinua igotzekoak. Batzuen artetik bi (bata soinuarena, bestea argazkiena) aukeratu behar genituen, horietan ibili ondo ulertu arte, eta tutorial bat egin.

Tutoriala egiteko Screencast-o-matic etabiltzea aholkatu zigun Danik. Klasean nola erabiltzen zen begiratu genuen eta etxean pare bat tutorail grabati ditugu. 

Nik egindakoa argazkiak igotzeko erabilitako aplikazio baten inguruan da: Flickr. Izan ere, argazkigintza profesionalean aritzen direnek edo hobbietzat daukatenek erabiltzen dute Flickr gehien bat. Hala ere, erabiltzeko erraza da, nahiz eta aukera ugari izan. Hori dela eta, eta aspaldi nik erabili izan dudalako, hau lantzea erabaki genuen.

Hementxe usten dizuet nire tutoriala!

http://youtu.be/URHpCiF5NYY?hd=1  
 

jueves, 24 de noviembre de 2016

EDILIM

Lehen Hezkuntzako ikasleentzat ariketa elektronikoak sortu ahal izateko Edilim aplikazioa erabiltzen ikasi dugu. Honek hainbat ariketa sortzeko aukera ematen du. 

Nire taldearen kasuan 3. mailako ikasleentzat sortu behar genituen eta, nik, bikoteak aurkitzeko ariketa bat aukeratu dut. Hala ere, zailtasun pixka bat gehitzeko, eragiteak eta emaitzak lotu behar da. gainera, 90 segundu dituzte denak osatzeko. 

Jolasaren ariketa utziko dut hemen, espero dut emaitza gustatzea! 

 (Erabili ahal izateko kopiatu eta itsatsi behar da)

file:///C:/Users/docencia/AppData/Local/Temp/temp_lim/temp_lim.htm