domingo, 9 de octubre de 2016

KARTOGRAFIA: NOLA IKASTEN DUGU

NIRE KARTOGRAFIA

Lan hau burutzeko, gaur egun edozer nola ikasten dugun inguruan hausnartu behar izan dugu. Honek ez du esan nahi nola ikasten barneratzen dugun informazio edo zein teknika dugu hori lortzeko, baizik eta egunerokotasunean zer eta nola ikasten dugu. 

Hasi baino lehen ideiak lortu behar nituen, horretarako egunerokotasunean ikasten nituen gauzak behatu nituen: kaletik, lagunekin... Ondoren, gelakide batzuekin hitz egin nuen ideia desberdinak eta inspirazioa lortu ahal izateko. Bigarrenik, ideia bat buruan izanda, zikinean islatu nuen horretan sakontzeko,eta zirriborroa sortu nuen. 



Zirriborro hau jarraituz, prezi-a hasi nuen. Plataforma digital batean egitea erabaki nuen argi eta txukunago geratzen dela uste dudalako, argazki eta efektuak erabiltzean askoz dinamiko eta erakargarriagoa da eta. Gainera, aplikazio hauek gero eta gehiago erabiliko dira eta garrantzitsua da erabiltzen jakitea. 
Erabaki hauek hartu ostean prezi-a egiten hasi nintzen. Horretarako nik ateratako argazkiak eta argazki pertsonalak erabili ditut. Azkenean hau izan zen emaitza:
https://prezi.com/yp1pwuiyqsmc/untitled-prezi/ 
Honekin islatu nahi izan dudana hurrengoa da: nire ustetan, egunerokotasunean ikasteko hainbat era daude.

Alde batetik, praktikatuz ikasten dugu. Hala ere, teoriarik gabe praktikarik ez dago, nahiz eta teoria bakuna izan beharrezkoa da. Hori dela eta teoria oinarria da, baina praktikari garrantzi handiagoa ematen diot barneratzerako orduan. Ardeldi honetan akatsak garrangtzi handia dute, haietatik zer ez dugun egin behar ikasten dugukalo.(Adibidez, txirrindaz ibiltzea, sukaldatzea...)



Bigarrenik, inkozienteki ikasi dezakegu. Honekin esan nahi dudana da askotan gure inguruko elementuek duten informazioa barneratzen dugu nahi gabe eta konturatu bage. (Publizitatea, telebista, sare sozialak...)

Esperimentatzea edo bizitzea beste era bat izan daiteke. Gauzak fisikoki edo pertsonalki ikusten edo bizitzen ditugunean hobeto barneratzen ditugu eta gainera besteek kontatzen badigute baino askoz gauza gehiago bizitu eta ikasi ditzakegu. (Kultura desberdinak bidaiatuz, musika entzuten, sentituz...)

Bestalde, informatuz, noski, hainbat gauza ikasi ditzakegu. Nire ustez, honen oinarria interes pertsonala da, informatzeko asmoa sorrarazten digulako. (Liburuak, egunkariak, Google-en...)

Harremanetan ere ikasten dugu, besteen bizipenengan, eztabaidatuz... Hala ere, hau bi eratan desberdindu dut: maila bereko harremanak eta laguntza, hau da, beste batek zerbaiten inguruan jakintza gehiago dituenean beste bati lagundu diezaioke. 

Bestalde, behatuz ere ikasi dezakegu. Normalean ikusten ez ditugun gauzetan fijatzean begi-bistara ditugun gauza berriak ikasten ditugu (autobusean agertzen den informazioa, kaleetako kartelak...)

Bukatzeko,zentzumenaren bidez hainbat gauza ikasten ditugu, pertsonalki sentitzen ditugulako. (musika entzutean, irakurtzea, ukitzean...)

Hala ere, era guztien hauen artean lotura ugari egin ditzakegu, normalean modu baten bidez ikasten dugun bitartean beste bat ere erabiltzen ari gara. Adibidez, norbaitekin eztabaidatzen ari garenean entzumena eta ikusmena oso garrantzitsuak dira, baita komunikazio bere ere; bidaiatzen dugunean hainbar gauza inkonzienteki ikasten ditugu; gure kabuz edozer bizitzen dugunean zentzumenen bidez sentitzen dugu...

NIRE KIDEEN KARTOGRAFIAK


Lan honetan, nire taldekideek eta gainontzekoek bere kartografia propioa ere sortu zuten. Hemen beraien linkak eta lanak aurki ditzazkezu eta beraien lanak zertan datzaten ikusi. Horiek ikusten animatu zaitez !

NIRE TALDEKIDEENAK:

http://iktetxo.blogspot.com.es/ (Carmen)

http://iktiko.blogspot.com.es/ (Carol)

http://gorkasa308.blogspot.com.es/ (Gorka)

Horiez gain, gainontzeko kideek ere, esan bezala, bere lana sortu zuten. Talde bakoitzak pertsona baten kartofrafia aukeratu eta hura aurkeztu zuen, lan horiek hurrengoak izanik:

😊 ANDREA ( Mustapha, Ugaitz eta Leire)

Andrea, bera, kartografiaren oinarri edo puntu nagusia da eta bere inguruan dauden zutabeak edo pilareak puxika batzuetan ipinitako argazkiekin islatuz, bere egunerokotasuna osatzen dute. Esan beharra dago, pilare horien bidez ikasten duela; lehenengoa iktak dira. beste zutabe garrantzitsu bat familia da, izan ere jaiotzen garenetik gurekin daude eta beraien laguntzarekin hainbat balore barneratzen ditugu. Gero, saskibaloiaren argazkiak daude; kirola egitea beste esperientzia mota da eta  horren bidez ikasi daiteke. zentzumenez ere, ikusiz, sentituz…gauza asko ikasi ditzakegu.

Bestalde, unibertsitatearen bidez ikasi ere egiten da.Hala nola, interesaren bidez, liburuak irakurriz, esperientziak elkarbanatuz, talde lanen bidez... Horren bidez, jende berria ezagutu du eta horrekin esperientzia desberdinak izan ditu.

Baina ez hori bakarrik, bidaien bidez ere gauza asko ikasteko aukera izan du. Andrea zortea du asko bidaiatu duelako, eta modu horretan beste kultura eta hizkuntza batzuk ezagutzeko aukera izan du.


Bere hitzetan, lagunak guk aukeratzen dugun familia da, eta horien bidez ere ikasten dugu, izan ere, lagun horiek egiterakoan prozesu bat egiten dugu non konpromezuaren bidez, frogatuz, konfiantzaren bidez gure lagun taldea osatzen dugun.




😊 AMAIA 

Lehenik eta behin, zerbait ikasteko oinarria interesa izan behar dela azaldu zigun. Hortik hasita konpromezua hartu behar da bakoitzari interesatzen zaionarekin. Behin konpomezua hartuta, non eta norekin ikasi ?? Galdera hori erantzuteko Amaiak hainbat alderdi hartu zituen kontuan. Hala nola, unibertsitatzea, aiton-amonen etxea, bere etxea, entrenatzeko lekua eta familia besteak beste. Azpimarratu beharra dago, familiari garrantzi handia ematen diola, batez ere, aiton-amonei. Izan ere, beraiekin daukan harremanarekin asko ikasten du.

Horrez gain, ikasteko beste alderdi bat kontuan hartu du; autobusa hain zuzen ere. Baina, zergatik? Hockey talde bateko jokalaria denez (atezaina), bidai guztiak autobusez egiten dituzte eta bertan beste taldekideekin sortzen diren harreman berriei eta ikusten dituzten beste leku batzuei esker, esperientzia berriak bizitzen dituelako.



😊 GARAZI (Maria, Maite eta Gorka)

Garazik, prozesu mental bat aurkeztu digu, yoga egiten duela medio. Horren bidez, entzun, ikusi eta sentitu dezakegu. Horrez gain, mezuak jaso eta aurrezagutzak eraiki ditzakegu. Kontuan hartzen ditu aurrezagutzak, izan ere, berarentzat oinarri bilakatzen dira. 

Bestalde, ikasi ahal izateko, errepikapena, interesa, elkarlana eta ulermena funtsezkoak dira. Horiek aurrezagutzekin lotura estu bat dute, ikaskuntza prozesurako beharrezkoak direla kausa. Garazik dio gauza berriak ikasten ditugunean neuronen artean sortzen diren konexioei eta loturei esker gure ikaskuntza zabaltzen dela. Hala eta guztiz ere, oztopo batzuk aurki ditzakegu bide horretan. Berarentzat estresa, presak eta segurtasun falta besteak beste izaten dira ikaskuntza prozesua zailtzen dituztenak. 



😊 ANE ( Patricia, Ane eta Aritz).

Anek, bere ikaskuntza puzzle baten bitartez irudikatu du.  Puzzle pieza bakoitza elkartuz puzzle oso bat osatuko lukete. Alegia, ikaskuntza. Aneren ustez, piezza bat faltaz gero ikaskuntza ez zen guztiz sortuko.
Anek piezza batzuk txuriz aurkeztu ditu etorkizun batean zer ikasiko duen ez dakielako.
Familia eta lagunak oso garrantzitsuak dira berarentzat. Beraiengandik asko ikasten baita.Horrez gain, bidaiatzea garrantzia ere ematen dio, jende berria, janari desberdina probatu eta kultura berriak ezagutu daitezkeelako bide. 

Hari beretik, natura funtsezkoa da. Berarekin kontaktuan egonda gauza asko barnera ditzakegu. 

Baina ez hori bakarrik, harremanak, teknologiak, liburuak, unibertsitatea, musika eta sare sozialei ere garrantzia ematen dio. 


Komeni da aipatzea, talde bakoitzaren aurkezpena entzun ondoren, taldeko kide batek arbela elektronikoan kartografia hori errepresentatzen zuen hitz bat jarri behar izan genuela eta ondoren, idatzitako hitzak kolore desberdinez hitz-taldeak osatu genituen. Hitz horien zerrenda hurrengoa da
  • zentzumenak
  • ikusi, entzun, sentitu
  • yoga
  • bidaiatu
  • pausuz-pausu
  • interesa
  • konpromezua
  • esku hartzea
  • praktika
  • denbora
  • familia
  • ohana (familia hawaieraz)
  • osotasuna
  • originaltasuna
  • puzzle
  • pentsamendu dibergentea
  • sare kognitibo berriak
  • barneraketa
  • prozesu-mentala
  • ni lotura nagusia
  • izaera
  • denen arteko lotura


Bukatzeko, Danik bere kartografia aurkeztu zigun.

😊 DANIEL (irakaslea)

Aplikazioetan trebea da eta hori islatzen da bere kartografian. Bertan, agertzen den sumendian, non, norekin, zer eta zerekin ikasten duen islatzen du: gauza nuklearra bezala azaldu bere auzoa (Beraun) eta magisteritza;
“el especialista es el que sabe casi todo de casi nada”;
“para el viaje compañia, para la vida cariño”.
Hori guztia eztanda egin eta bere ikaskuntza-prozesua egiten du. Horregatik sumendia erabiltzen du (elkarrikertuz, internet, ordenadores, ipad, formacion impartida, aula,...)

Eta, nola ikasten du?
  1. hausnarketaren bidez.
  2. konstrukzioaren bidez.
  3. interakzioaren bidez.
  4. Harreman sozialen bidez.
  5. esperientziaren bidez.
  6. kritikaren bidez.
Hau izan zen gelan ikusi eta aztertu genituen kartografiak. Ikus dezakegunez bakoitzak bere ikasteko modua dauka eta bakoitzak alderdi desberdinei ematen die garrantzia.