Nire taldeak, The Sans, 'askatasuna hezkuntzan' gaia aukeratu genuen artefaktu baten bidez errepresentatzeko asmoz.
Ezer baino lehen, gaiaren inguruan sakon hausnartu eta nola bideratu pentsatu behar izan genuen, oso gai zabala baita.
Gaiaren inguruan asko hitz egin genuen, gure ideak eman genituen, irakurri genuen, etab. Azkenenan, bideratzeko gai izan ginen, guretzat idearik garrantzitsuenak erabilita.
Artefaktua egiteko ikasle baten burua islatzea pentsatu genuen, txikiak garenean sormena, ideia eta garatzear dauden gaitasun pila ditugu eta. Beraz, plastikozko bola honetan gaitasun desberdinak islatzen dituzten objetuak sartuta buru hori egin genuen. Burua kandadu baten bidez dago itxita, hezkuntza irudikatzen zuena. Bestalde, askatasuna eta beste baloreen giltzak jarri genituen, askatasunak hezkuntzak ezartzen dituen mugak alde batera uzten dituela adieraziz.
Guzti hau islatzeko prozesua, artefaktua eta ikasleen elkarrizketen bideo bat egin genueneta emaitza hurrengoa izan zen:
Espero dut bideo honen ondorioz askatasunaren inguruan hainbat hausnarketa irekitzea!







